XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

Aita Poncelis-ec pedarra bete ur bedeincatu zuan, encargatzen ziola, ur arequin bere zancoac garbitu zitzala.

Eta Inazio Muñoz-ec San Inazioren merezimentu ta bitartez Jaincoac bere zancoac sendatuco zizquiolaco uste ta esperantza sendo batequin ala eguin zuan.

Bere santuagana confiantza, etzan alperricacoa guertatu; bada andic, egun guchira bere zancoac lenagoco colorea artu zuten, eta oso ondo sendatu zitzaizcan.

Berri on au jaquin zuten guztiac izu arrituric zeuden, eta andic aurrera jende aiec San Inazioren urari deitzen zioten: Ur milagrosoa.

8. 1886-garren urtean, Jesus-en Compañiaco Aita batec escribitzen zuan Marsellatic, bi urte lenagoz izan zala ango erlijiosa bat bisitatzen.

Nola erlijiosa ura gaitz andi batequin arquitzen zan, azquenengo Sacramentuac artu bearrean zegoan.

Etzan gueitu bere gaissotasuna; baña medicuac esan zion bere Ama-Nagusiari:(...).